2024KO LEHIAKETAREN OINARRIAK
1. ARTIKULUA – LEHIAKETAREN AURKEZPENA
LE BASQUE ET LA PLUME elkarteak (ondotik « LE BASQUE ET LA PLUME », «Elkartea» edo «Antolatzailea» gisa agertuko dena), egoitza soziala BAIONAn (64100), lasseguette karrikako 10ean duena eta 915 331 557 zenbaki pean SIRENE errepertorioan erregistraturik, Baionako Bestei buruzko literatura lehiaketa (ondotik « Lehiaketa » gisa agertuko dena) antolatuko du 2022ko abenduaren 6tik aitzina, araudi honetan (ondotik « Araudia » gisa agertuko dena) zehaztu modalitateen arabera. association déclarée dont le siège social est situé 10, Rue Lasseguette à BAYONNE (64100), inscrite au
DONIBANE LOHIZUNEn (64500), André Ithurralde Etorbideko 43an kokatu Pascal MORAU & Kévin LAGUERRE-CAMY Uxer/Justiziako Komisario SARL-en pausatua izan da Lehiaketaren Araudia eta bertan kontsulta daiteke.
Araudi hau 2023ko urriaren 13an jarriko da indarrean.
Lehiaketan parte hartu nahi duen pertsona orok (ondotik « Partehartzaile » gisa agertuko dena) Araudi hau errespetatzera hitzartzen da.
2. ARTIKULUA – ARAUDIA KONTSULTATU ETA ONARTU
Araudia molde askean dene esku dago ondoko helbidean aurki daitekeen Lehiaketaren internet gunera joz : https://www.lebasqueetlaplume.art/reglement-du-concours-bq.html
Partehartzaileek adierazten dute Hitzarmen honen berri hartu dutela eta honen modalitate guziak onartzen dituztela.
Lehiaketa honetarako partehartzearen bali egitea, Partehartzailearen aldetik Araudi honen erreserbarik gabeko onarpen garbiak du baldintzatzen.
Lehiaketan partehartzeko idazkian agertzen den laukia betez gauzatzen da onarpen hau.
https://www.lebasqueetlaplume.art/upload-basque.html helbidean eskuragrri den partehartzeko inprimaki desmaterializatuan dagoen horretarako eskaini laukia betez materializatua da onarpen hau edo gorago gutun bidez igorri partehartze eskutitzan gogrago dagoen 5. artikuluan ekarri aipamena idatziz.
3. ARTIKULUA – LEHIAKETAREN GAIA
Literatur Lehiaketako gai orokorra Baionako Jaiei dagokie.
Parte-hartzailearentzat, benetako edo fikziozko istorio bat idaztea da Baionako Jaiei erreferentzia eginez, zeinak osatuko dituen giroa, giroa, lurrina, eszena edo aitzakia (aurrerantzean “Eskuizkribua” edo “Testua”).
Idazkera hau eskuizkribu libre baten moduan izango da, poema batetik ipuin, agertoki edo zirriborro bateraino, lekuak, eszenak, pertsonaiak gogora ekarriz.
THÈME CONCOURS ADULTES
ITZALAK ETA ARGIAK
Bakarra eta plurala. Egunez pozik, gauez ezinezkoarekin jolasean. Ume ala aldrebesa, beti zuri-gorriz, kolore anitzeko edo kamisetarik gabe, dantzan edo kulunkan, jakintsu eta eldarnioz, musikaz mozkortuta edo zarataz beterik, goxo edo ikaragarri, Baionako Jaiek goritasunera ekartzen dituzte jai guztien gehiegikeriak: poza. momentuko, mugen eztanda, alaitasuna, zalaparta eta horditasuna.
Baionako Jaietan inork ez du lekurik. Ongietorria ematen diote Besteari, beste guztiei, batez ere urrunetik, ezerezetik edo bestetik datozenei. Hiriaren giltzak denei ematen zaizkie. Opari horrek merezi du burua galtzea, nahitaez arrazoia galdu gabe. Tonu koloretsu hori da lehen Literatur Lehiaketako (2023) idatzi libreetan aurkitzen duguna: Oporrak testuen, topaketen, oroitzapen preziatu edo ergelen, hizkuntza eta tonuen mosaiko gisa.
Oporrak ere ez ditu ospatu behar horretaz idazteko.
Urrunetik edo gertutik imajina ditzakegu.
Guk jakin gabe gu imajinatzeko eta esatera bultzatzeko ahalmen hori dute.
THÈME CONCOURS LYCÉEN
Les Fêtes de Bayonne sont un endroit unique et une multitude de lieux, une ambiance et une multitude d’atmosphères. Elles sont rouges et blanches, rouge vif à la lumière du jour et blanc arc en
Bestak idatzi.
Deskribatu gabe idatzi.
Literaturari Fandango baten
arintasuna lehenetsi.
Dia! Eta nahi duzuena egin ezazue,
nahi duzuena muxuka ezazue,
Dantzan sar zaitezte
Bestak?
Ez da besta aipatzen, oraindik gutiago feria...
Ez: bestaak, pluralean aipatzen dira.
Bestak? Mila dira, milioi bat,
ehun bat, hiru adiskide parrandan,
munduan bakarrik diren bi amoros,
kantatzen duten zazpi haiek,
oren finkoan segur
atzemanen ditugun « lagunak » …
Istant bat, begirada bat, jende sagailoa,
oihuak eta irriak.
Bozak entzuten dira.
Ehun oroitzapen mila urterako.
Beste nonbaitekoa, eriturik, ez hor edo zahartua,
bestak buruz egin daitezke.
Nonahitik egin daitezke,
elkarren artean, eta Bestean bezala,
ssobera jakin gabe nola.
Zergatik Lehiaketa hau?
Antoine de Saint-Exupéry-k dioen bezala:
« Zuen zibilizazioak ezagut ditzadan
nahi baldin baduzue,
zuen Bestak kontatu
behar dizkidazue. »
Testuek nahitaez Gaia errespetatu beharko dute, bai eta hauetako 4.2 artikuluan zehaztu formalismoa ere, Lehiaketarako partehartzea bali izan dadin.
4. ARTIKULUA – PARTEHARTZEKO BALDINTZAK
Lehiaketan molde askean eta urririk parte hartzen da.
Partehartzaileak partehartzeko baimena hauetako 5. artikuluan zehaztu bezala, izen emate txostena aurkezten den egunean erabakitzen da, eta hau Partehartzaileak argi eta garbi aitortzen eta onartzen du.
4.1. ARTIKULUA – PARTEHARTZAILEARI DAGOZKIOK BALDINTZAK
Pertsona fisiko orori irekia zaio lehiaketa hau, edoizoin adina edo nazionalitateko izanik ere, salbu Elkarteko, epaimahaietako kideei eta haien familiei.
Eskuidatz bat baizik ez du aurkezten ahal Partehartzaileak.
Partehartzaileak aitortzen du, Araudia, neholako zalantzarik gabe, onartzen badu eta aitzinago deskribatu modalitateen arabera baizik ez dela bali izanen.
Bestalde ere, Lehiaketan partehaartzeko aurkezten duen Eskuidtzia berak bakarrik idatzi duela adierazten du Partehartzaileak.
4.2. ARTIKULUA – ESKUIDATZIARI DAGOZKION BALDINTZAK
Aitzinago aipatu Araudiko 3. artikuluan zehaztua den bezala gaia errespetatu behar du Eskuidatziak.
Bestalde ere, ondoko baldintzak ere eta derrigorrez errespetatu beharko ditu Eskuidatziak :
• frantsesez edo euskaraz bakarrik isatzia izan behar da ;
• gehienik 10.000 keinutan mugatua (espazioak barne) ;
• titulu bat ukan behar du ;
• paperean edo .pdf-ean idatzirik, 12 izariko letra-tipoan, 1,5 lerroartearekin ;
• idazlea identifikatzea ahalbidetuko lukeen adierazpenik eman gabe ;
• ordeen publikoaren edo ohidura onen kontrako elementurik ez du eduki behar;
• ez die beste norbaiten nortasunaren eskubideei kalterik egin behar edo izaera gaitzerraile, laidotsu, lizun, pornografiko, iringarri, bortitz edo diskriminazioa, bortizkeria politikoak, arrazista, xenofoboa, sexista edo homofoboa bultzatzen duenik agertu behar ;
• ez die beste batzuen jabetzapean dauden jabego intelektuak eskubideei kalte egin behar (egile eskubideak, markak, marrazkiak eta ereduak...).
Baldintza hauetako bat arau-hautsiz, Lehiaketan partehartzea automatikoki ezeztatua izanen da.
Eskuidatzia aurkezteko Araudiko 5. artikuluan zehaztu baldintzak errespetatu beharko dira.
5. ARTIKULUA – PARTE HARTZEKO MOLDEAK ETA TESTUEN HELARAZTEA
Partehartze txosten bat helaraziz gauzatzen da Lehiaketan partehartzea :
- Bide elektronikoz ondoko helbidera idatziz : concours2023@lebasqueetlaplume.art
- Postaz, gutun segitu baten bidez, ondoko helbidera idatziz: LE BASQUE & LA PLUME, BP8384, 64103 BAIONA;
- Linean, ondoko helbidean, eskuragarri den izen emate orriaren bidez https://www.lebasqueetlaplume.art/upload-basque.html
Txostena bide elektronikoz edo gutunez egiten baldin bada, ondoko dokumentuez osatua da partehartze txostena :
- Ondoko xehetasunak biltzen dituen partehartzaileak idatzi eta izenpetu partehartze gutun bat :
• Informazio eta datu pertsonalak: izen-deiturak, sorteguna, nazionalitatea, posta helbidea, email ;
• Ikastetxea eta ikasgela Lizeotarrek parte hartzen baldin badute Lehiaketan
• Ondoko hitzak hartuko dituen Araudiaren onarpenari buruzko aipamena: « Onartzen dut https://www.lebasqueetlaplume.art/reglement-du-concours-bq.html helbidean dagoen Antolatzailearen gunean urririk eta libroki kontsulta daitekeen Lehiaketaren Araudia irakurri eta onarzten dudala » ;
• Ondoko hitzekin idatzi izaera pertsonala duten datuen erabilpenari dagozkion aipamena: « Argi eta garbi onartzen dut lehiaketaren karietara eman ditudan datu pertsonalak tratatu ahal ditzan Le Basque et la Plume Elkarteak ».
- Paperezko formatuan (gutun bidez igorriz gero) edo .pdf-ean (bide elektronikoz igorriz gero) helarazi Eskuidatzia, 4.2. artikuluan ekarri baldintzetan idatzirik.
Partehartzaileak aitortzen eta onartzen du ezin duela Eskuidatz bakar bat baizik helarazi Lehiaketaren epean, partehartze bakar bat onartua baita pertsonaka.
Eskuidatzien helaraztea berantenik, partehartzeen aurkezteko azken eguna den 2024ko martxoaren 17a eginen da.
Partehartzaileak gutunez igortzea erabakitzen baldin badu, berantenik egun horretan eskuratu beharko ditu partehartze txostena eta Eskuidatzia Antolatzaileak, AR-ean agertzen den postaren zigilua berme izanki.
6. ARTIKULUA – PARTEHARTZEEN BALI EGITEA
Partehartzaileek argi eta garbi baimentzen dute haien identitatea egiaztatzea haien partehartzea bali egiteko.
Partehartzaileari argi eta garbi jakinarazten zaio Lehiaketako Antolatzaileak segurtatuko duela, Testuak Epaimahaiko kideei helaraziak izan aitzin, bere partehartzea onartua dela, Araudi honetako 3, 4 eta 5. artikuluen arabera.
Artikuluetako neurri hauetako bat arau-hautsiz, Lehiaketan partehartzea automatikoki ezeztatua izanen da.
7. ARTIKULUA – IRABAZLEAK HAUTATZEKO MOLDEAK
Lehiaketan partehartzeko aurkeztuak diren eta Araudi honetako 3, 4 eta 5. artikuluetan azalduak diren baldintzak errespetatzen dituzten Eskuidatziak bi epaimahai desberdinei aurkeztuak izanen zaizkie (geroago banaka « Epaimahaia » edo « Peña » izendatruik) frantsesez edo euskaraz idatziak diren heinean.
Geroago zehaztuak diren baldintzen arabera haien Eskuidatzia Peña-Epaimahai bakoitzarengandik hautatua ukanen duten Partehartzaileak Lehiaketako irabazle izendatuak izanen dira (geroago « Irabazleak »).
7.1. ARTIKULUA EPAIMAHAIEN OSAKETA
Ondokoek kidetzan zuzenduko dute frantseserako Peña – epaimahaia :
- Florence DELAY Anderea: eleberri, antzerki eta saiakera idazlea eta 2000az geroz Frantses Akademiako kidea ;
- Francis MARMANDE JAUNA: idazlea, literatura kritika, marrazkilaria, zezenketa arloko kazetaria eta Jazz musikaria.
Itxaro BORDA, eleberri, olerki eta saiakera idazleak eta « literatura euskaraaz » saileko Euskadi saria irabazleak du zuzenduko Euskararako Peña – epaimahaia.
5 kidez osatua izanen da Epaimahai bakoitza, gizon/emazte ikuspegi orekatu batean, erran nahi baita :
- Euskal edo frantses literaturako 5 idazle edo literatura arloan kalifikatuak;
7.2. ARTIKULUA HAUTAKETARAKO IRIZPIDEAK
Irabazleak molde objektiboan eta alderdikeriarik gabekoan hautatuko ditu Peña – Epaimahai bakoitzak, proposatutako Eskuidatziaren literatura kalitateak, berezitasunak kontutan hartuz, bai eta gaiarekilako egokipenaren arabea, Araudi honetako 3. artikuluak zehaztua den bezala.
7.3. ARTIKULUA HAUTAKETAREN BILAKABIDEA
Anonimoki aurkeztuak izanen diren testu guziak irakurri eta alderatu ondotik hautatuak izanen dira Irabazleak, Partehartzailearen identifikatzeko elementurik agertu gabe hautaketa burutzean.
Hautaketa bilakabide hau bururatu eta, hamasei (16) Eskuidatzi Lehiaketaren Irabazle izendatuak izanen dira, ondoko modelitateen arabera :
- Lizeotarrei eskaini Literatura Lehiaketako Irabazle izendatuak izanen dira fantsesezko Hiru (3) Eskuidatzi ;
- Lizeotarrei eskaini Literatura Lehiaketako Irabazle izendatuak izanen dira euskarazko Hiru (3) Eskuidatzi ;
- Lizeotarrei eskaini Literatura Lehiaketako Irabazle izendatuak izanen dira Okzitanierazko Hiru (3) Eskuidatzi ;
- Helduei eskaini Literatura Lehiaketako Irabazle izendatuak izanen dira fantsesezko Bost (5) Eskuidatzi ;
- Helduei eskaini Literatura Lehiaketako Irabazle izendatuak izanen dira euskarazko Bost (5) Eskuidatzi ;
- Helduei eskaini Literatura Lehiaketako Irabazle izendatuak izanen dira Okzitanierazko Bost (5) Eskuidatzi ;
Sail bakoitzean, Irabazleetako bat da Lehiaketako Irabazle izendatua izanen.
Deliberamenduak isilpekoak dira eta ezingo zaie epamahaien erabakiei neholeko helegiterik aurkezten ahalko.
7.4. ARTIKULUA EPAIMAHAIEK HAUTATU EZ DITUZTEN TESTUEN ZORTEA
Antolatzaileak atxikiko ditu hautatuak izan ez diren Eskudiatziak, hauek desegiteko eskubidea uzten zaiolarik honi. Honen berri argi eta garbi hartu du Partehartzaileak eta onartzen du.
8. ARTIKULUA – EMAITZEN BERRI EMATEA ETA SARI BANAKETA
Irabazleak bakarka kontaktatuak izanen dira e-postaz eta/edo gutunez, haien izendatzearen eta sariak banatzeko moldeen berri emateko.
Lau (4) Irabazleak ere telefonoz kontaktatuak izanen dira ere eta Baionan (KOEGUI Hotel Villan) 2023ko uztailaren 13an iraganen emaitzen berri emateko eta sarien banatzeko ekitaldi ofizialera etor daitezen.
Garraio gastuak (bigarren mailako trena), aterpetzea (gaualdi bat) eta Irabazleen janari gastuak tokian berean beregain hartuko ditu Lehiaketaren Antolatzaileak.
Irabazleen Eskuidatzien zati batzuk aurkeztuak izaten ahalko dira ekitaldiaren denboran eta prentsaurreko bat antolatua izanen da.
ATLANTICA Argitaletxeak atera bilduma batean argitaratuak izanen dira Saridunen eta Irabazleen Eskuidatziak (Geroago «Bilduma » gisa agertuko dena).
Ondoko helbidean, Lehiaketako internet gunean eskuragarri izanen dira ere : www.lebasqueetlaplume.art
Azkenik, Ondoko xedapenen arabera banatua izanen den sari bat emanen zaie Saridun eta Irabazleei :
- 700 euro ZGB balioko saria irabazle helduentzat
- 300 euro ZGB balioko saria irabazle Lizeotarrentzat
- 150 euro ZGB balioko saria Saridunentzat
9. ARTIKULUA – JABEGO INTELEKTUALA
9.1. ARTIKULUA EGILE ESKUBIDE MORALEN ERRESPETUA
artehartzailearen egile eskubide morala errespetatzera engaiatzen da Antolatzailea, eskualdatu eskubideez izanen duen erabilpen ororako, jabego intelektualaren kodeko L. 121- 1 artikuluan aurreikusia den arabera.
Bereziki, ondoko engaiamendua hartzen du antolatzaileak :
- Literatura lehiaketaren baitan helarazi Eskuidatzia eta testua osotasunean errespetatzea, neholako aldaketarik ekarri gabe, egilearen baimen idatzirik ukan gabe ;
- Eskuidatziaren idazlearen egiletza errespetatu haren izena sistematikoki aipatuz Eskuidatziaren kopia bat edo erreprodukzio bat eginen delarik.
9.2. ARTIKULUA EGILEAREN ONDARE ESKUBIDEEN ESKUALDATZEA
Saridun bilakatuko den Partehartzaileak, izendatua izan orduko, bere Eskuidatziari buruzko egileen ondare eskubideak (besteak beste erreprodukzio eta aurkezpen eskubideak) bai eta komunikazioa, publizitatea eta obraren promozioa urririk eta molde esklusiboan urririk eta molde esklusiboan ATLANTICA argitaletxeari uzten dizkio, bertan Bilduma argitaratzeko baimena horrela emanez.
Antolatzailearen probetxuko egile eskubideen uzteko kontratu baten bidez gauzatuko du eskualdatze hau.
9.3. ARTIKULUA PARTEHARTZAILEAREN BERME ETA ENGAIAMENDUAK
Saridunak adierazten du Lehiaketan partehartzeko aurkezten duen Eskuidatziei buruzko egile eskubideen jabego bete, oso eta esklusiboa daukala eta, besteak beste, ez duela bere Eskuidatzian, beste norbaiten eskubideak urra ditzaketen neholako erreferentzia, oroitzapen lauso edo antzarik sartuko bere Eskuidatzian.
Gainera, Saridunak bermatzen dio Antolatzaileari, eskualdatua izan zaizkion eskubideen erabilpen eta gozamen lasaia.
Ondorioz, Beste norbaitek Antolatzailearen aurka, Araudi Honetako 1 gehigarrian eskualdatu eskubideei zuzenki edo ez zuzenki lotuak zaitezkeen eskabide eta/edo helegiteaz bere ardura pertsonal gisa beregain hartzera engaiatzen da Sariduna.
10. ARTIKULUA – ANTOLATZAILEAREN ARDURA
Lehiaketa hastapenean aitzin ikusi baldintzetan eramate ezina bilakatzen duten bere gogoz kontrako arrazoinen gertatuz gero (ezustzko bat ezinbesteko kasua) Lahiaketa ezeztatzeko, gibelatzeko geldiarazteko edo edo luzarazteko eskubidea atxikitzen du Antolatzaileak, kasu horretan berarengatik gertatua izan dela arran ahal izan gabe.
Bestalde, Lehiaketa osoa edo honen zati bat ezezta ditzake edozoin motako iruzur batzuk gertatu direla agertzen baldin bada, eta, besteak beste, Lehiaketan partehartzeko baldintzetan edo Saridunen hautaketan.
Hipotesi horretan, gorago agertu 8. artikuluan zehaztu sari eta ordainsariak ez eskaintzeko eskubidea atxikitzen du Antolatzaileak edota iruzur hauen egileak auzipetzeko.
Lehiaketa ongi iragaiteari, bere joka moldeaz, traba dezakeen pertsona oro betirako kanporatzeko eskubidea atxikitzen du Antolatzaileak.
11 ARTIKULUA – IZAERA PERTSONALEKO DATUAK
Bere Partehatzearen berri emanen duelarik, aitzinago 5. artikuluan agertu baldintzei jarraikiz du idazkin bat beteko Partehartzaileak. Idazkin honen bitartez, izaera pertsonaleko datu batzuk emanen dizkio Partehartzaileak Antolatzaileari.
Lehiaketaren antolaketa helburu duen Partehartzaileari dagozkion izaera pertsonaleko datuen trataze bat abian ezartzen du tratamenduaz arduratzen den Le Basque et la Plume elkarteak.
Ondokoan oinarritzen da tratamendu hau :
- Lehiaketan partehartzeko idazkina bali egiten delarik, delako pertsonek argi eta garbi eman onespena. Delako onespena, delako idazkinean bete beharreko lauki baten bitartez formalizatua da ;
- egile batek bere obraz duen egiletza eskubidea gisako legezko betebeharrak.
Lehiaketaren karietara Elkarteak bildu datuak ondokoak dira :
- Partehartzailearen identitatea: izen/deiturak, adina ;
- Harremanerako xehetasunak: e-posta helbidea, postako helbidea, nazionalitatea.
Bilduak diren datu guziak, Le Basque et la Plume Elkarteak eta har daitezkeen azpikontratzaileek baizik ez dituzte erabiltzen ahalko, partehartzearen balioduntzerako, emaitzen berri emateko, sarien banaketarako eta egilearen ondare eskubideen ustiaketarako.
Gorago aipatu helburua errespetatzeko ezinbestekoak dira, Araudiaren 4 artikuluan aipatu partehartze baldintzak errespetatuak direla segurtatu beharko baitu Antolatzaileak.
Partehartzaileen izaera pertsonaleko datuak Lehiaketa bukatu arte atxikiak dira.
Saridunei dagokienez, Araudiaren 1 gehigarrian aurreikusi egile eskubideen eskualdatzearen epea bukatu arte atxikiak izanen dira izarea pertsonaleko datuak.
Datuen Babeserako Araudi Nagusiaren arabera (ondotik « RGPD » gisa izendatua), Ondoko eskubideak erabiltzeko ahalmena dauka Partehartzaileak :
- Haren izaera pertsonaleko datuen sarbide, zuzentze, ezabatze eta mugikortze eskubidea ;
- Haren izaera pertsonaleko datuen tratamendua mugatzeko eta honen debekatzeko eskubidea ;
- Bera zendu ondotik, izaera pertsonaleko datuei dagozkien manuen zehazteko eskubidea.
Haren eskubideak baliatzeko, Elkarteari eskaera bat helarazten ahal dio Partehartzaileak, gutun bidez, ondoko helbidera (bonjour@lebasquetetlaplume.art) edo Araudi Honetako 1 artikuluan agertzen den postako helbidera.
Bukatzeko, Informatiko eta Askatasunen Batzorde Nazionalari eskabide bat gutun bidez helarazten ahal dio Partehartzaileak.
Horretarako, CNIL/IABN-en esku uzten ahal dio arazoa Partehartzaileak postaren bidez (3 Place de Fontenoy – TSA 80715 – 75 334 PARIS CEDEX 07) edo linean (https://www.cnil.fr).
ARTICLE 12. ARTIKULUA – LEGE EPLIKAGARRIA ETA AUZITEGI ESKUDUNA
Frantses legepean gelditzen da Lehiaketako Araudia, besteak beste joko eta lehiaketei aplikatzen zaien araudiarenpean bai eta jabego intelektualaren Kodeko xedapenen arabera.
Onez onean konpontzen ahalko ez den Araudiaren interpretazio, baliozkotasun, gauzatzearen ondorioz gertatu edozoin salaketa edo eztabaida BORDELE hiriko auzitegi eskudunei aurkeztuko zaizkie.